30/7/10

Are harantzago

Zertarako esku-argia
otsoaren soslaia lurrean
oinak amildegian sartuta
itzali eta gorde poltsikoan
berriro piztu
bulkada zentzugabeen
lotsa agerian utzi
sexurik gabeko bizitza irrikatu
musika, pintura, zientzia
txokolatezko maitasuna
lorezko biluztasuna
dena garbi, aratz
Peter Pan baino harantzago
are harantzago, are…



Aún más allá


Para qué la linterna
perfil de lobo en el suelo
los pies sumidos en el abismo
apagarla y guardarla en el bolsillo
encenderla de nuevo
mostrar la vergüenza
de los impulsos sin sentido
añorar la vida asexuada
música, pintura, ciencia
cariño de chocolate
desnudez floral
todo limpio, inmaculado
más allá de Peter Pan
más allá, aún más…





Haurrentzako koplak / Coplillas infantiles


Murgiltzen dira pentzetan
behiak itsaso berdetan,
belazeetan murgiltzen dira
behiak arraun-arraunketan.


En los prados se sumergen
las vacas en verde mar,
se sumergen en los prados
y se ponen a remar.



Hozkirri nakar elurra
zure masailen agurra,
elur hozkirri nakarrezkoa
izotz-lantxurde samurra.


Glaciares de fresco nácar
son tus pómulos si ríes;
de fresco nácar glaciares:
hielo, nieve, alhelíes.




Jantzi, mutiko, hegoak;
hegan, milaka legoak.
Hegoak jantzi, haika mutiko,
alde ez dezan itsasoak.


Vístete las alas, niño,
que tenemos que volar;
niño vístete las alas
que se va, se va la mar.




Bihotza joan-etorri
zure altzoan erori,
joan-etorri nire bihotza
zatiño bat, horra, tori.


Mi corazón se columpia
de mi pecho a tu regazo;
se columpia el corazón
y se te pega un pedazo.




Sudurra txiki-txikia
untxiak keinu bitxia,
txiki-txikia dauka sudurra
eta sarrera itxia.


Qué pequeña es la nariz
del conejo muecas-muecas;
la nariz es muy pequeña,
con sus dos bolsitas huecas.

1 comentario:

  1. Con tus propios versos te agradezco, querido Juan Kruz, tu ofrenda:

    Adiskideen arimak,
    poz eta ilusioak airean astinduz
    urezko eten-puntuekin.

    Las almas de los amigos
    ondeando alegrías e ilusiones
    con puntos suspensivos en el agua.

    ResponderEliminar